Online
erreserbatu
Mahai bat erreserbatzeko edo edozein kontsulta egiteko, email bat bidal diezagukezu info@casaurolajatetxea.es helbidera edo ondorengo formularioa bete:
Mahai bat erreserbatzeko edo edozein kontsulta egiteko, email bat bidal diezagukezu info@casaurolajatetxea.es helbidera edo ondorengo formularioa bete:
Donostiako alde zaharrean kokatutako jatetxe historikoa, 1956ean sortua eta 2012ko udaz geroztik Pablo Loureiro Rodil sukaldariak kudeatua.
Ostalaritzako tradizioa duen sukaldari honek Donostiako “Rodil” jatetxe famatuan hasi zuen bere ibilera. Haren aitonak sortu eta geroago haren gurasoek zuzendutako jatetxe horretan xurgatu zituen, txiki-txikitatik, Euskal sukaldaritza tradizionalaren errezetak. Horren ostean, Branka jatetxeko sukaldeko burua izan zen, Donostiako gastronomiaren erreferente bihurtuz; 2012. urtearen erdian, bere jatetxe propioa zuzentzeko eta euskal sukaldaritza tradizionalaren inguruan duen ikuspegia garatzeko gogoak bultzatuta, “bere” proiektu profesionalari heldu zion bere ematze Begoña Arenasekin batera. 2019. urtean, Euskadiko “jatetxe-jaberik onenarentzako” Gastronomia Saria jaso genuen, Euskal Gastronomia Akademiaren aldetik.
Sukaldaritza tradizional “berriztatua” egiten dugu, produktuaren bikaintasuna landare-ikatzaren parrillaren aroma eta zaporeekin indartuz, horixe baita gure etxearen nortasun-ezaugarria.
Urola jatetxeak betiko eta sasoiko pintxo hotz eta beroen aukeraketa bat eskaintzen du, unean bertan prestatuta, askotariko jatorrien ardo aukeratuekin dastatzeko.
Urola Jatetxea osatzen dugun pertsonen taldekako lanak, haien balioek eta gastronomia ulertzeko erak ahalbidetzen dute proiektu hau aurrera ateratzea. Gure azken helburua gure bezeroek gozatzea da.
Mahai bat erreserbatzeko edo edozein kontsulta egiteko, email bat bidal diezagukezu info@casaurolajatetxea.es helbidera edo ondorengo formularioa bete